XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. (11-18) Fermin eta Maite beren lagunen etxean dira.

Maitek, noiz ezkonduko diren esan die lagunei; baita non biziko diren ere.

Fermin egarri zen eta sukaldera joan da zerbait edatera.

Orain berriro da lagunekin.

Erosi duten etxeaz ari dira hizketan.

Etxeak gero eta garestiagoak dira.

Urtetik urtera ari dira igotzen.

Orain bost urte miloi erdia balio zuenak bi miloi balio ditu gaur.

Bi balio zituenak orain lau.

Horregatik zenbat kostatu zaien etxea galdegiten die Robertok:- Diru asko eskatu al dizuete? Ferminek, gora begiratuz eta ikaratua, kostatu zaiena esaten die:- Hiru miloi eta bostehun mila pezeta.

Gehiegi da guretzat.

Guk ezin dugu horrenbeste ordaindu.

- Ez uste horrenbeste denik jarraitzen du Gurutzek.

Nere koinatuak erosi duena ez da merkeagoa.

Eta ez dut uste zuena baino handiagoa denik.

Berria erosiz gero ez da erraza merkeagoa aurkitzea.

Garestiagoak izaten dira gehienetan.

- Bai, bai, zuek aspaldian erosi zenuten eta dagoeneko ahaztu zaizue zer den prestamoak eta interesak ordaintzea esaten du Maitek.

Gainera ez da nahikoa etxea erostea, bete egin behar da gero nolabait: oheak, armairuak, kortinak, sukaldeko tresnak....

Eta hori kapritxoetan sartu gabe...

Izugarria da! Gaurko egunean ezkontzea ez da txantxetako gauza.

- Tira, tira, ez ezazu nigarrik egin.

Badira okerrago bizi direnak.

Zuek behintzat biok ari zarete lanean eta moldatuko zarete nolabait aurrera ateratzeko.

Egingo duzue zuek ere beste edozeinek bezala.

Bi pakete dakartza orduan Gurutzek eta ireki baino lehen honela esaten die: - Begira, guk ere oraintxe egingo dizuegu oparia.

Sukaldeko gauzak dira, hain zuzen ere.

Hori esan ondoan sokak askatu eta paketeak zabaltzen ditu.

Ferminentzat mantal urdin argi bat, lorez apaindua, eta Maiterentzat rodilloa....

Gure ezkongaiek, noski, ez zuten horrelako oparirik espero.

Galderak
1. Zergatik joan da Fermin sukaldera? Zertara?
2. Etxe berria eta merkea erostea erraza al da?
3. Fermin eta Maite moldatuko direla dio Gurutzek. Zergatik?
4 . Zer egin behar da etxea erosi eta gero?
5. Maiteren iritziz, zergatik da gauza serioa gaurko egunean ezkontzea?
6. Espero zuten oparia eman al diete lagunek?